Ohiko galderak.

Edozein arrazoirengatik, gidari hasiberria izanda, V-13 ("L") seinalea ez badaramazu, edo argi ikusten ez bada, 100 euroko isuna jasoko duzu, punturik galdu gabe. Autoa hasiberria ez den beste gidari batekin partekatzen baduzu, seinale horrekin zirkulatzen badu, isun berdina ezarriko zaio.
Seinalea ibilgailuaren atzeko ezkerraldean jarri behar da, ikusteko moduan. Motorretan, mugikortasun murriztuko pertsonentzako ibilgailuetan eta hiru gurpileko ibilgailuetan, nahikoa izango da seinalea atzeko aldean ikusteko moduan jarrita egotea.
Ibilgailuko gidaria hasiberri gisa identifikatzen duen "L"a nahitaez urtebetez eraman behar da.
Edozein azterketa gainditu duzun jakiteko modurik azkarrena eta fidagarriena DGTren web-orria esteka honen bidez kontsultatzea da: https://sedeapl.dgt.gob.es:7443/WEB_NOTP_CONSULTA/consultaNota.faces
Emaitza gehienez 24 orduko epean argitaratzen da. DGTaren arabera, emaitzak probaren egun bereko 17: 00etatik aurrera eskura daitezke bere webgunean, baina aurreikuspen hori ez da beti zorrotz betetzen.

Beste galdera bat izanez gero, gure telefono zenbakia eta gmailak dauzkazu “Kontaktuak” atalean.

DGTko orrian ere beste hainbat galderen erantzunak daude, hemen esteka: https://www.dgt.es/inicio/
Edo “011”era deitu dezakezu beste arazo baten kasuan.